Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek errezitaldi lirikoa eman zuten ostiral ilunabarrean Brigidatarren komentuan. Jende asko hurbildu zen doinu lasaiak entzutera eta arratsalde pasa ederra egin ahal izan zuten.
Zuzendari lanetan Ainhoa Merzero aritu zen eta piano-jolea berriz, Javier Perez de Azpeitia izan zen. Bien artean primeran gidatu zuten euren ikasle koadrila.
Denera hamalau bakarlari aritu ziren kantuan, zortzi soprano, bi kontratenore eta tenore, mezzosoprano, baritonoa eta baxu bana.
Besteak beste, Mozart, Schuman, Rossini edota Vivaldi autoreen hamabi doinu abestu zituzten, XVIII. eta XIX. mendekoak.
“Figurantes” obra
Oscar Terol eta Asier Hormaza aktore ezgunek “Figurantes” gaztelaniazko antzerkia eskaini zuten ostiral gauen Manuel Lekuonan.
Carlos Zabala zuzendari duen lanak herri txiki eta lasai baten istorioa kontatu zuen, zinema errodaje batek hankaz gora jarri zuen herri baten kontakizuna hain zuzen.
Obrak umorea zuenez ardatz, auditoriora hurbildu ziren lasarteoriatarrek barre asko egin zuten emanaldian.