Azaroan hasi eta otsailera bitarte, bertso eskola ezberdinei desafioa luzatuko diete Earra!-ko kideek azaldu moduan.
Bertso desafioa Jalgin
Lehenengo bertso desafioa ostiralean izango da, azaroaren 7an, Jalgi kafe antzokian, gaueko 22:30ean.
Bertan, Lasarteko bertso-eskolako Beñat Iguaran, Asier Azpiroz eta Ane Labakak kantatuko dute Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeko Unai Mendizabal, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzuren aurka. Desafioaren irabazleak hautatzeko, berriz, entzuleek egingo dute epaile lana eta eurek erabakiko dute.
Ane Labakak azaldu duenez, “hurrengo hilabeteetan ere emango diegu desafioei segida. Horretarako, abenduaren 5ean Hernaniko bertso-eskolakoak izango ditugu gurean, urtarrilaren 16an Andoaingoak eta, azkenik, otsailaren 6 ean Azpeiti, Errezil eta Azkoitiko Erniarraitz bertso-eskolako lagunak“.
Saio hauetara gerturatzeko gonbidapena egiten diete heritarrei bertso eskolako kideek.