“Ebolak gogor astindu du Afrika, eta horretan jarraitzen du oraindik. OME Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, 13.000 kasu eta 5.000 hildakoen langa gainditu da dagoeneko. Azelerazio fasean dago ebola gaixotasuna”, adierazi du PSEren bozeramaile Jesus Zaballosek.
“Medicos Sin Fronteras bezalako erakundeek ohartarazi dute muga-mugan daudela euren baliabideei dagokienez, eta esan dute mendebaldeko herrialdeetan ebola kasu gehiago emango direla, epidemiaren iturburua, Mendebaldeko Afrika, kontrolatzen ez bada”, nabarmendu du Lasarte-Oriako PSE-EEk.
PSE-EErentzat “beharrezkoa” da ebolari aurre egiten eta lan humanitarioa egiten duten erakundeei diru gehiago ematea: “Espainiako Gobernuak 500.000 euro bideratzea hitzartu du, baina gure ustez oso eskasa da diru-kopuru hori, kontuan hartuta gainera Espainian egon direla ebola kasuak, Teresa Romero erizainarena bezala”. Era berean, Zaballosek uste du gizartea sentsibilizatu egin behar dela gai horren inguruan.