Zarautz/Beltzak Rugby Taldeak 11-24 irabazi du Burgos indartsuaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 3a

Burgosen aurka jokatu zuten Zarauzko eta herriko mutilek larunbatean, joan den jardunaldira arte lider zihoan talde sendoaren aurka hain zuzen. Gaztela-Leongo errugbi taldeak gogor lan egin zuen defentsan eta aurreko lerroetan gipuzkoarrek baino kilo gehiago zituzten arren, Babyautok 11-24 irabazi zuen igoera postuetan finkatzeko aukera ematen dioten puntuak lortuz.

Herritarrei dagokienez, Unai Urruzolak eta David Vegak hasieratik jokatu zuten eta Ander Rekondo 54. minutuan zelairatu zen.
Orain, taldea bigarren postuan kokatuta dago Ohorezko B mailan eta aipatzekoa da kategoria honetan lehenengo lau postuetan talde euskaldunak ageri direla, estatuko Ohorezko mailara igotzeko aukerekin.