Hilabetero bezala herriko KZgunean hainbat ikastaro egiteko aukera izango da azaroan zehar ere. Ikastaro hauek irekiak dira eta Internetek eskaintzen dituen tresnak ezagutu eta ikasteko daude zuzenduta. Ikastaro guztien zerrenda sarean dago http://www.kzgunea.net/formacion-kzgunea# helbidean eta bertan ere izena eman daiteke. Lasarte-Orian zerbitzu hau 9:00etatik 13:00etara dago zabalik eta eskaintza doan da.