Ipuinekin gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 7a

Haur liburutegian, herriko Kontukantoi kontalarien txanda izan zen asteazkenean. Gaztetxoak liluratuta utzi zituzten Bearen istorio zoroek eta Cesarren marrazkiek ipuinaren orduan. 

Abendura bitartean oraindik herriko haurrek aukera izango dute ekintza honekin gozatzeko. Datorren asteartean Pello Añorga izango da eta 27an berriz Bea eta Cesar bueltatuko dira.

Haurrek bakarrik sartu behar dute eta 18:00etan puntuan hasten da kontaketa antolakuntzak gogoratu bezala.