Lehenengo ikastaroa zaintza arduratsuaren ingurukoa izango da ostiral honetan, abenduaren 5a. Aita izatean bizitza guztiz aldatzen da. Ohiturak aldatzen dira eta alaba-semeen beharretara pasatzen da egunerokoa. Sarritan ez dago tresna egokirik egoera berri honi aurre egiteko. Tresna hauek guztiak hizpide izango dira tailer honetan aitatasun berria aberatsago bihurtzeko.
Abenduaren 12an berriz, Hezkidetza izango da gaia. Sexuen arteko parekotasuna eta berdintasunaren ardatza izaki, txikitatik, neska edo mutila izanda, barneratzen diren rol eta estereotipoaz hitz egingo da. Sarritan aitek, seme-alabak aukera berdintasunean hezteko, ez daude hauen jakinaren gainean. Tailerrean hausnarketarako tartea hartuko da eta jarreretatik landuko dira estereotipoak. Hezkuntza prozesua ulergarria egin eta eredu alternatiboak proposatuko dira.
Azkenik, “Aiten sexualitatearen inguruan haurdunaldi-erditze aurretik eta ondoren” izeneko ikastaroa izango da abenduaren 19koa. Jaioberriarekin bikoteak erotismoa eta sexualitatea berriz planteatu behar du. Jaio aurretik hainbat aldaketa nabaritzen dira eta erditze ondoren beste batzuei aurre egin beharko zaie. Nola erotizatu berriro bikotea? Nola bizi sexu bizitza zoriontsua familian kide berri baten agerpenarekin?
Ikastaro hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da emakumeen zentroan bertan telefonoz 943 36 39 58 edo lasarteasexoria@lasarte-oria.org helbide elektronikoan. Aipatu bezala hiru ikastaroak 18:00etatik 20:00etarako ordutegian egingo dira.