LOKEko judokek zazpi domina lortu dituzte Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 1a

Gorka Aristegiren neska-mutilak fin dabiltza denboraldi hasiera honetan. Azken bi asteetan domina sorta ederra erdietsi dute, hilaren 23an Gipuzkoako Senior eta Infantil Txapelketetan eta herenegun Euskadiko Senior txapelketan.

LOKEko judokak taldeka aritu ziren, Hernanin, Gipuzkoako Senior eta Infantil txapelketetan eta denera brontzezko lau domina eskuratu zituzten. Josu Olmosek, Fermin Baldak, Esteban Martinezek eta Asier Sagastik brontzea lortu zuten eta Ion Arroyok ere txapelketan parte hartu zuen.

Bestalde, Landaberriko gaztetxoek  eta Lasarte-Usurbil Institutuko mutilek ere brontzezko domina lortu zuten infantil mailan. Julen Espinosa, Jesús Curiel, Unai Posada, Yeray Mendibe, Eric Bermejo eta Alex Saleta judokek erdietsi zuten hirugarren postua. Ander Garrido eta Garikoitz Mena ere bertan aritu ziren lehian.

Euskadiko Txapelketa

Gasteizen egin zen Euskadiko senior txapelketa herenegun. LOKEko judokek zilarrezko domina bat eta brontzezko bi kolkoratu zituzten. Asier Sagastik zilarra lortu zuen eta Josu Olmos eta Esteban Martinezek berriz, brontzea. Fermin Baldak ere parte-hartu zuen.

Gorka Aristegi entrenatzailea txapelketetako emaitzekin bakarriz ez, erakutsitako judo mailarekin zegoen benetan gustora balorazioa egiterako garaian.

Hurrengo hitzordua Valladoliden dute LOKEko judokek, Espainiako Kopako jardunaldian arituko dira asteburuan Ander Garrido, Yeray Mendibe eta Alex Saleta herritarrak.