Emaitza esanguratsuenak
Gizonezkoetan onena Andoni Illarramendi izan da 2:44:50ko denborarekin eta emakumezkoetan Anabel Eleno, maratoia amaitu duen lasarteoriatar bakarra, 3:23:37 eginez.
Aipatzekoa Iraitz Arruabarrena mendi-lasterkariak estreineko maratoian hiru orduen langa jaistea lortu duela (2:54:06) eta Julen Ollokiegi atleta zailduak 34 segundo krudelengatik ezin izan duela gauza bera egin (3:00:34). Imanol Arteaga eta Xabier Carcedo ere ingurumari horretan ibili dira, 3:01:48 eta 3:05:00 eginez hurrenez hurren.
Aitor Otamendik Lasarte-Oria Bai!, New York Marathon, Behobia-Donostia eta Donostiako Maratoia kateatu ditu, balentria handia eginez hilabete eskaseko epean. Jakina, hankek 'kitto' esan diote eta 3:08ko bere markatik urrun ibili da gaur 3:17:36ko denborarekin.
Ramon Mendizabal eta Peio Fadriquek beste maratoi bat gehitu dute euren zaku oparora eta herritarren artetik azkena, baina Pedro Nimo (2:15:57) maratoiaren 37. edizioaren garailea bezain txapelduna dena, Sergio Rivera izan da, 4:32:53 eginda.
Era berean, emakumezkoetan, Anabel Elenok 40 urtez gorakoen sailkapenean hirugarren postua erdietsi du bere lehen maratoiean. Emakumezkoen elite mailan Veronica Perezek jaso ditu bi besoak 2:34:45eko denborarekin.