Txinan bira egiten ari da Asier Suberbiola herritarra 'Aupa Quartet Soka' laukotearekin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 28a

Biolina jotzen du Asier Suberbiola herritarrak, eta kontzertu-sorta ari da ematen egunotan Txinan, 'Aupa Quartet Soka' taldearekin batera. Pekinen dute gaur hitzordua, 'Jianghu' klubean.

Sei kontzertu emango ditu Asier Suberbiola biolinjole herritarra kide den 'Aupa Quartet Soka' taldeak, Txinan. Herenegun eman zuten lehena, Pekinen; 'DongDong' izeneko jaialdiaren inaugurazioan eskaini zuen emanaldia taldeak. Atzo ere jo zuten, Pekingo 'Aluba livehouse' aretoan. Orain arte eskainitako kontzertuak arrakastatsuak izan dira, eta gehiago emango dituzte egunotan.

Jianghu Club izenekoan eskainiko du emanaldia 'Aupa Quartet Soka' taldeak. Hiru egunez segidan jo eta gero, atsedena hartuko dute bihar eta igandean emango dute hurrengo kontzertua, Hangzhou hiriko Jazz jaialdian. Birako azken bi kontzertuak abenduan (2an eta 5ean) emango ditu laukoteak, Nantong eta Shanghai hirietan, hurrenez hurren. 

Kontzertu-biraren kartela: http://www.etxepare.eus/eu/aupa-quartet-soka-laukotea-txinatik-zehar-biran