Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 25a

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Euskal Herriko herri eta plaza gehienetan bezala, ekimen berezia egin da gurean indarkeria hau salatzeko helburuarekin. Okendo plazan Kukukako kideek hiru dantza eskaini dituzte eta ondoren puntu morea irudikatu dute bertan bildutako herritarrek.

Ohiko elkarretaratzea egin beharrean, gaurkoan Lasarte-Oriako Udalak herritarrak mosaiko bat egitera deitu zituen, hain zuzen, Emakumeen aurkako indarkeriari ez esateko irudia den puntu morea osatzeko.

Hitzorduari hasiera eman diote Kukukako kideek. Antzerki eta dantza eskolako talde ezberdinek hiru dantza eskaini dituzte oholtzan. Ondoren, mosaikoa osatzeko tartea izan da. Bertaratutako herritarrei, ehun inguru, kartulina moreak banatu zaizkie eta puntu morea irudikatu da plazaren erdian gaurko egunaren aldarrikapenarekin bat egin eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra azaltzeko. Txalo artean amaitutzat eman dute ekitaldi xumea.