SuBerri Akordeoi Taldeak azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatu zuen txango bereziarekin, eta kalejira. Egun-pasa Deba Goieneko eskualdean izan zen, eta Oñatiko Txokolatearen Museoaz gain, Arrikrutzeko kobazuloak eta Arantzazuko Santutegia bisitatu zituzten. Ondoren, Arantzazun bertan Suberriko taldekideek eta bazkideek bazkari ederraz gozatu zuten.
Bazkalostean, Peli umoristaren ikuskizunarekin batera eguna ospatzeko topa egin zuten.