Endika Gartziak bigarren egin zuen Julen Larruzearen atzetik. Podiuma Ander Perezek osatu zuen. Gartziak 1:50:37ko denbora egin zuen, irabazlearengandik minutu erdira.
“Aspaldiko partez podiumean berriro. Bigarren gogorra bezain polita izan den Biriatuko mendi-duatloian. Eskerrak eman behar dizkiot Aitor Asensio osteopatari, nire pubalgia lesiotik errekuperatzen lagundu didalako. Lizarrako mendiduatloian ikusiko gara”, adierazi zuen atleta lasarteoriatarrak.
Bestalde, Iñaki Letamendia 73. sailkatu zen 2:42:42 eginda. Amagoia Fernandez de Lezeak azkenik, ezin izan zuen lasterketa amaitu.
Datorren astean jokatuko da Euskal Herriko mendi duatloien ligako azken jardunaldia Lizarran, eta lasarteoriatarrek bertan izateko asmoa agertu dute.