“Orokorrean benetan gustura gaude gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin, bereziki aurten hasi berriak direnekin. Guztiek distantzia oso txukunetan, estilo onarekin eta modu egokian egin dute igeri. Emaitzetatik at, arlo hauek dira garrantzitsuenak adin hauetan”, adierazi zuen Borja Apeztegia prestatzaileak probak amaituta.