Denera 181 bozka bildu zituen LABek eta sei delegatu eskuratu zituen Enpresa Batzordean ordezkaritza izateko. Bigarren egin zuen CCOOk, 124 bozka eta lau delegatu lortuz. Atzetik, CSI (77 bozka, bi delegatu), ELA (76 bozka, bi delegatu) eta UGT (54 bozka, bi delegatu) geratu ziren.
Are eta nabarmenagoa da LABen garaipena tailerretan 163 bozkekin, CCOOri ia 100 boto kopuruko aldea aterata. Bulegoetan, aldiz, CCOOek irabazi zuen 59 bozkarekin eta LABek 18 besterik ez zituen lortu.
Hala ere, Enpresa Batzordeak dituen 17 delegatuetatik 6 sindikatu abertzalearentzat izan dira lehen aldiz. Emaitzak argazkian: