Egun berean, larunbatean, kadeteen superkopa ere jokatu zen. LOKEk bertan izan zuen Haritz Urdangarin gaztea (argazkian). Nahiz eta judoka frantziar baten aurka oso borrokaldi ona osatu, ezin izan zuen kanporaketan aurrera egin Urdangarinek.
Datorren igandean berriz, Gipuzkoako senior eta infantil txapelketak jokatuko dira taldeka, Hernaniko tatamian.