Barrutia lehor zela, jubenil mailako 14 kilometroko lasterketa azkar eta teknikoa irabazi zuen Altunak, Oier Ajuriagerra eta Julen Latorreren aurretik. Bazpiko txirrindulariak 34 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatuari eta garaipenaz nahibeste gozatzeko aukera izan zuen.
Jubenilen artean, lehen urteko txirrindularia da Iñigo Altuna eta urtez urte urrats bat aurrera egiten ari dela berretsi du asteburuan txirrindulari lasarteoriatar gazteak.