Plaza-dantza saioa igandean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 17a

Hilabetero bezala, gorputza dantzan jartzeko aukera egongo da igande honetan, Okendo plazan, 12:00etan. Kukuka, Erketz eta Ttakun Kultur Elkartearen elkarlanari esker, herritarrek euskal dantza tradizionalak dantzatuz ongi pasatzeko aukera edukiko dute. Hasiera batean saioa Okendo plazan egingo dute, baina eguraldi txarra egingo balu, Super BM denda ondoko arkupera joan beharko dute dantza egin nahi duten guztiek.

Hendaia, Donostia eta Errenteria bezalako hiritan egiten dira gisa honetako ekimenak, eta aurten Lasarte-Orian ere bai. Irailean hasi ziren plaza-dantza egitasmoarekin, eta hilabete bakoitzeko hirugarren igandean biltzen dira.