“Sasoeta Sasoitu!” egitasmoaren azken urratsa izan da gaurkoa. Andatza plazan bizilagunekin azken saioa egin du Hiridunak talde teknikoak. Auzoan libre geratuko diren espazioak nola diseinatu erabaki nahi izan du udalak aditu eta bizilagunen arteko elkarlana sustatuz.
Amalur Trikiti eskolako haurren doinuek animatu dute larunbat goizeko lan saioa. Aurrekoan bezala, haurrek ere auzoa nola irudikatzen duten edo bertan zer nahi duten adierazi dute marrazki zein maketa bidez. Denek aukera izan dute aukeratzeko espazio ezberdinetan zer nahi duten kokatzea, aipatu behar da, jokoak eta kirola egiteko ekipazioak izan direla gehien eskatutakoak. Baita berdegune eta atsedena hartzeko lekuak ere, azken hauek auzoko nagusienei begira.
Eraitsiko den orube baten tamaina irudikatu dute plazan bertan eta horrela bizilagunek argiago ikusi ahal izan dute tamaina horretako gunean sartu daitezkeen gauzak.
Jasotako informazio guztiarekin adituen txanda da orain.