Zine berezia gaur eta abenduaren 5ean Giza Eskubideen inguruan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 14a

Udalak azaroaren 10etik abenduaren 10era bitarteko hilabetea Giza eskubideen inguruko hilabete moduan ezaugarritu du. Izan ere, data hauen artean egun esanguratsuak daude, azaroak 10 Oroimenaren eguna, azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna eta abenduak 10 Giza eskubideen nazioarteko eguna.

Guzti hau dela eta, hilabete osoan zehar ekimen desberdinak izango dira giza eskubideen gaiari lotuta. Horien artean zineak ere bere lekua izango du eta bi film emanaldi berezi prestatu dira. Lehenengoa gaur, azaroak 14, 22:00etan “La sal de la Tierra” filma ikusteko aukera izango da. Bigarrena berriz, “Omar” filmaren proiekzioa izango da abenduaren 5ean 22:00etan.