Era horretan, ezinduek igerilekuaren maila berean dagoen aldagela bat izango dute.
Lanek guztira zazpi asteko iraupena izango dute. Tarte horretan, kiroldegiko kafetegian eta azpiko aldagelan eragina izango dute lanek, bai aldagela bera eraikitzeagatik, bai ur eta hustubide hartuneak bertatik egin beharko direlako.
Kafetegia irekita
Udalak jakitera eman du kafetegiak martxan jarraituko duela lanak egin bitartean. Aldagela egiten ari diren gunean lehenik eta behin horma eraiki da, eta barruan dabiltza orain lanak egiten, erabilzaileei ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Zerbitzuak, beraz, normaltasunez jarraituko du. Behin lanak amaituta ordea, kafetegiak berak ere moldaketak jasango ditu.
Udalak sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du eta lanek 55.650 euroko kostua izango dutela jakinarazi du.