Xaloa Telebista jarriko dute martxan Iruñerrian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko aza. 13a, 16:45

Gaur aurkeztu dute Iruñean Xaloa Telebista Iruñerrian martxan jartzeko kanpaina. Komunikabideak leiho berria irekiko dio euskal kulturari, euskara hutsezko programazioa eskainiz. Euskarazko telebista berriak abenduan hasiko ditu probako emisioak, eta azpiegitura teknikoak martxan jartzeko 50.000 euroko inbertsioa egin behar du.

Hori finantzatzeko, telebistak diru-bilketa edo crowdfunding kanpaina bat abiatu du KARENA plataforma euskaldunean. Besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneak, TOKIKOMek eta Udalbiltzak ere bat egin dute kanpainaren helburuekin, euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera. Euskal Herri osora zabalik dagoen kanpainak 40 egun ditu 50.000 euro horiek ekarpen txikien bidez biltzeko. 

Mahaiko argazkian ezkerretik hasita, Maite Iturre (Udalbiltza), Joseba Igerabide (XaloaTB), Urko Aristi (TOKIKOM) eta Oskar Zapata (Topagunea) ageri dira.

Crowfunding kanpainako lotura: http://karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-irunerrian