Burunzpe Sasoeta-Zumaburu eskolako guraso elkarteak denbora darama aniztasuna lantzen bertako guraso eta umeen artean. Hau dela eta, kulturartekotasunean oinarrituta, bazkaria egingo dute festa giroan, igande honetan Sasoetako jantokian 13:00etan.
Iaz egin zuten lehenengo aldiz halako bazkaria eta parte hartzea ikusita, errepikatuko dute. Herrialde ezberdinetako jaki dastaketa egingo da lehenengo eta jaiari jarraipena emateko, karaokea egingo dute ondoren.