Lasarte-Oriako Udaleko Zergabilketa Bulegoak gogoratu nahi du, 2014ko 2. lauhilabeteko ura-estolderiaren tasa borondatezko epean ordaintzeko azken eguna datorren astelehena 2014ko azaroaren 17a dela.
HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK: Ordainketa, Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org web orrian ere (administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line).
HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK: borondatezko epearen azken egunean, 2014ko azaroaren 17an kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontuan.
Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jarri harremanetan Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegoarekin edo deitu 943 376187 telefonora.