"Eraso sexistarik ez!" lelopean elkarretaratzea egin da Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2014ko aza. 10a, 20:34
Urriaren 24ean herriko emakume batek egindako bortxaketa salaketaren aurrean, elkarretaratzea egin da Okendon erasoaren aurka.

Urriaren 24ean herriko neska batek salatutako bortxaketaren aurrean elkarretaratzea egin da ordu erdiz Okendon "Eraso sexistarik ez!" lelopean.

Herritar asko bildu da gaur plazan, tartean herriko alkatea Pablo Barrio eta hainbat alderdietako zinegotziak izan dira. Maialen Aranburuk, elkarretaratzearen amaieran herriko emakume talde baten izenean, gogor salatu nahi izan du erasoa. Honek emakumeari eta bere familia eta lagunei elkartasuna adierazi eta eraso hauek gogor salatzea beharrezkoa dela azpimarratu du. "Emakume aske eta autonomoak izan nahi dugu. Ez dugu biktima izan nahi ezta beldurtuta bizi ere".