19. Korrikako materiala salgai Muntterin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 10a

Martxoaren 19tik 29ra egingo da datorren urteko Korrika. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da Euskal Herri osoa zeharkatuko duen ibilbidea. Dagoeneko salgai dago materiala herrian, Geltoki Kaleko AEKren Muntteri euskaltegian.

Neskentzat eta mutilentzat kamisetak, txanoak, jertseak, buffak eta poloak bertan daudela jakinarazi dute AEKko kideek. Herritarrak euskaltegitik pasa daiteke materiala ikusi eta erostera, goiz eta arratsalde.