Kirol-jarduera hauek udalaren kirol instalazioetako bazkideentzat dohainik izango dira eta bazkide ez direnentzat 45 euroko prezioa dute. Larunbatetan 12:00etatik 13:30era garatuko dira saioak Udalaren Kirol Instalazioetan, azaroan hasi eta maiatza bitartean.
Izena emateko, Udal Kiroldegiko bulegora joan eta eskatutako datuak bete behar dira azaroaren 2tik aurrera, beraz, epea zabalik dago oraindik. Baina Udaleko arduradunek ohartarazi dutenez, plazak mugatu behar izanez gero, inskripzioaren ordena hartuko da kontuan. Beraz, ahalik eta azkarren izena-emateko eskatu dute eta era berean, jarduera osatzen duten hamasei saioetara kirol jantzi egokiarekin joateko deia zabaldu dute.
Jarduerak larunbat honetan hasi dira eta Gabonetan eta Aste Santuan saio bana izango dutela gogorarazi dute.
Kurtsoan zehar, jarduera honetan parte-hartze kopuru jakin batetara iristen badira gaztetxoak, ikasiko duten guztiaz gain, kurtso bukaerako festan egingo den kirol materialaren zozketan parte hartzeko eskubidea izango dute.