Jalgi kafe antzokian Euskal Jaiko argazkiak izango dira ikusgai hilabete osoan zehar.
Urriaren 18an Juan Esteban Etxarri, Etxarri dendako, argazkilariak egindako irudiek osatzen dute azaroko erakusketa berezi hau. Herriko festa eta jaialdi ezberdinak jasotzea gustuko du herriko argazkilariak eta kamerarekin atera zen larunbat hartan ere.
2013ko Euskal Jaiko argazki batzuk ere gehitu nahi izan ditu bilduman eta egun horretan egin ziren ekintzak eta herriko kaleetako giroa islatzea izan du helburu.
Zuri beltzean eta koloretan, hainbat efektu aplikatu dizkie argazkiei eta garai bateko Lasarte-Oria irudikatzeko saiakera agerian uzten dute besteak beste lanek. Euskal Jaian parte hartu zuten lasarteoriatarrek beraz, euren burua argazkietan bilatu dezakete.