300 euroko saria zozketatu da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 7a

Bezeroaren hamabostaldia kanpainaren baitan hainbat ekimen gauzatu zituen herriko Aterpea merkatarien elkarteak. Horien artean, 300 euroko zozketa egin zuen bere bezeroen artean. Urriaren 31ko ONCE sariarekin bat egiten duen zenbakia 00009 dela jakitera eman dute.