“Jendeak normaltasunez hitz egin eta eztabaidatu du gaiaz”

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 7a

Erabakitzeko eskubidearen gaia hartuta, Gure Esku Dago herritar mugimendua martxan dago Euskal Herrian. Ekaineko giza kateaz haratago, lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute herritarrek euren erabakitzeko eskubidea gauzatu arte. Katalunian ere, euren etorkizunari buruz azaroaren 9ko galdeketa egingo dute asteburuan, azken orduan bertan behera uzten ez bada behintzat. Europan ordea, eredu izan da Eskozia. Irailean Eskoziarrek erabaki zuten burujabe izan ala Erresuma Batuan jarraitzea eta bigarren aukera hau gailendu zen. Emaitzaren gainetik, bertan gobernuek garatutako prozesu eta jarrera demokratikoa izan da hizpide Euskal Herrian. Prozesua herritarrek nola bizi izan duten kontatu digu Stewart Vass Edinburgh-eko herritarrak.

Herritarren erabakitzeko eskubidea defendatzen du Gure Esku Dago ekimenak Euskal Herrian. Ekainaren 8ko giza kate jendetsuaz haratago, lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute herri ezberdinetan sortutako taldeek, eta aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko ekintza jendetsuak antolatzen jarraituko dute.

Egitasmo honen partaideen artean behin eta berriz entzun ahal izan da Eskoziari egindako erreferentzia. Bertan gauzatuko zen galdeketa eta egindako prozesu demokratikoa eredugarritzat hartuz. Galdeketa irailaren 18an egin zuten eta emaitza nahiko parekatuak izan arren, azkenean Erresuma Batuko kide izaten jarraitzea erabaki zuten herritarrek. 

Bestalde Kataluniak asteburu honetan du hitzordua. Madrilek jarritako oztopoen gainetik, azaroaren 9an galdeketa egitea da Artur Mas Generalitateko presidentearen asmoa. Hain zuzen eskoziarrek prozesua nola bizi zuten kontatu digu Stewart Vassek.

Nola sentitzen zara Eskoziako galdeketa egin eta emaitza jakin ostean?
Hasiera batean minduta nengoen, ikusi bainuen eskoziar askok euren herrialdea estatu izatearen aurka bozkatu zutela. Ondoren, samin hori atsekabe bilakatu da.

Zure ustez, David Cameron Erresuma Batuko Lehen Ministroaren hitzak entzun ostean, zein izango da Eskoziaren etorkizuna?
Eskoziaren etorkizuna betirako aldatu da, inoiz ez da politikoki bera izango, nahiz eta Cameronek promes egindakoak inoiz bete. Bitxia da, baina uste dut ezezkoaren bozkarekin Erresuma Batuaren haustura hasi dela. Uharteko lau nazionalitateek euren parlamentua badute, non dago elkartzen gaituena?

Niretzat pertsonalki burujabe izatea zen aukera onena, zuk zeuk duzulako zure kontuen eta errealitatearen kontrola. Batera hobeto gaudela diotenek, pentsatzen dut beldurragatik dela, nahiago dutelako egoera honekin jarraitu egoera ezezagun bati aurre egin baino.

Zein giro bizi izan duzue prozesuak iraun bitartean?
Giro bikaina izan dugu, bi aldeetako jendeak normaltasun osoz hitz egin eta eztabaidatu du gaiaz inoiz aurretik gertatu ez den bezala. Egia esan ez da bereziki giro berorik edo festa girorik antzeman, ez alde batetik ez bestetik.

Zeintzuk dira batera jarraitzearen abantailak? Eta zer galdu duzue independiente izateko aukera ihes eginda?
Batera jarraitzearen abantaila da badakigula zer espero dezakegun, ezer ez delako aldatuko. Hori bai, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek baliabideak pilatzen eta banatzen jarraituko dute, batasunaren mesedetan.

Independentziak eskoziarrei ahalbidetuko liguke gure etorkizuna guk geuk erabakitzea, gure idealen arabera eta beti Eskoziaren mesedetan lan egitea. Independentziak herrialdearen eta biztanleriaren garapena ekarriko lukeela uste dut.

Zein giro bizi izan duzue prozesuak iraun bitartean?
Giro bikaina izan dugu, bi aldeetako jendeak normaltasun osoz hitz egin eta eztabaidatu du gaiaz inoiz aurretik gertatu ez den bezala. Egia esan ez da bereziki giro berorik edo festa girorik antzeman, ez alde batetik ez bestetik.

Zeintzuk dira batera jarraitzearen abantailak? Eta zer galdu duzue independiente izateko aukera ihes eginda?
Batera jarraitzearen abantaila da badakigula zer espero dezakegun, ezer ez delako aldatuko. Hori bai, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek baliabideak pilatzen eta banatzen jarraituko dute, batasunaren mesedetan.

"Independentziak eskoziarrei ahalbidetuko liguke gure etorkizuna guk geuk erabakitzea, gure idealen arabera eta beti Eskoziaren mesedetan lan egitea. Independentziak herrialdearen eta biztanleriaren garapena ekarriko lukeela uste dut"

Eskozian egin den erreferendum prozesua eredu bat izan daiteke beste herrialde batzuentzat?
Bai. Beste herrialde batzuek ikus dezakete gisa horretako auziak gizalegez garatu daitezkeela, prozesu demokratiko baten barruan.

Zer iritzi duzu Salmonden dimisioaz?
Tristetu egin nau Salmonden erabakiak. Hala ere, ez dut uste esparru politikotik desagertuko denik. Ez da Eskoziako Lehen Ministroa izango, baina politikan aktore aktibo izaten jarraituko du.

Cameronen ibilbide politikoaren ardatza eta helburu nagusia Eskoziarentzat independentzia lortzea izan da, baina ez du lortu. Beraz, dimisioa ematea zen aukera bakarra. David Cameronek erabaki du independentziaren gaia belaunaldi berriek eraman behar dutela hemendik aurrera.