Mosaikora joateko tiketak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 5a

Herriko Gure Esku dago taldeak, larunbatean Donostian egingo den mosaiko erraldoirako tiketak salgai jarriko ditu ostiralean Okendon 19:00etatik 20:00etara. Tiket bakoitzak bost euroko kostua du eta honekin aterki bat eta euri kapa bat jasoko dute herritarrek trukean. Larunbatean berriz, Euskotren geltokian izango dira Gure Eskukoak 9:00etatik 10:00etara tiketak saltzen. Ondoren, herritarrak gonbidatzen dituzte denak batera trena hartu eta festa giroan Donostiara abiatzeko. Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia osatzeko 5.000 lagun inguru beharko direla aurreikusi du antolakuntzak, eta Lasarte-Oriatik 160 herritar joan beharko lirateke.