Herritarrei dagokienez, zilarrezko domina eman zitzaien 25 aldiz odola eman dutenei. Horiez gain, emakumezkoetan 40 aldiz eta gizonezkoetan 50 aldiz odola eman dutenei urrezkoa banatu zieten. Hauek dira izenez izen: Amaia Anabitarte, Maria Teresa Guijarro, Begoña Iriondo, Belen Lizarazu, Maria Pilar Sanchez, Pedro Alegre, Imanol Recondo eta Javier Valle.
Aipamen berezia Ramon Zabaletak jaso zuen, herritarrak 78 aldiz eman baitu odola urte guzti hauetan. Lasarte-Orian 44 urte daramatzate odola ematen.
Giro onean, Oianumeko menua dastatuz kontu-kontari aritu ziren bazkarira bertaratutakoak. Bestalde, Gipuzkoako Odol Emaleen Elkarteak 50. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo du Donostiako Kursaalean, azaroaren 15ean.