Datorren urtean Inauterien larunbata otsailaren 14a izango da, San Valentin eguna hain zuzen eta giro hotza espero bada ere, kaleak kolorez jantziko dira asteburu horretan.
Urtarrilaren hasieran berriro bilduko dira konpartsa guztiekin Taxio Arrizabalaga Gazteria, Kirola eta Festen zinegotzia eta Rosa Illarramendi teknikaria bilera ireki batean, festaren azken xehetasunak lotzeko.