Pedro Otaño herritarra agertu da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 30a

Goizeko 9:00etan irten da etxetik Pedro Otaño herritarra. Etxera bueltatzen ez zela ikusita, familiak bilaketa lanak hasi ditu. Arratsalde osoan zehar aritu dira hainbat herritar eta Ertzaintza bilaketa lanetan, eta oraintxe agertu da. Familiak jakinarazi duenez, ongi dago Otaño.