“Giza eskubideak, konponbidea, Bakea, Osasun egoera larrian dauden presoak askatu!” lelopean manifestazioa egin da herriko erdigunetik. Eskualdeko deialdia izan da eta azken ostiraletako ohiko ekitaldietan baino jende gehiagok parte hartu du. Oholtzan txalaparta doinuek lagunduta, Ibonen argazki erroaldoia zabaldu da martxari ekiteko. Buruan, Fernandez Iradiren senide eta lagunak izan dira.
Amaieran, esklerosi anizkoitza duen Fernandez Iradiren epaia ostegunean martxora arte atzeratzen dela jakitera eman dute. Epaileak beste froga mediku bat eskatu du eta hau aztertu ostean, martxoan emango du azken ebazpena "Frantzian, legeak proba bakarra nahikoa dela dio". Honakoa hirugarren azterketa izango da presoak bere kaleratzea eskatu zuenetik, "duela ia bi urte" salatu dute. Ibon bezala gaixo dauden presoak askatu eta giza eskubideak betetzeko eskaera egin dute.