Bilera ireki bat egingo du Lasarte-Oriako Gure Esku Dago taldeak ostiralean, urriak 24, Villa Mirentxun. 19:00etan hasiko da bilera; aurtengo ikasturteko lehenengo ekintza izango da.
Taldeko kideek azaldu dutenez, ekaina bitarteko plana “zirriborratu” dute jada. Orain, ekimenarekin bat egiten duten herritarrekin "osatu eta partekatu" nahi du plana.
2014ko urtarrilean aurkeztu zen herriko Gure Esku Dago taldea. Hainbat ekimen egin dituzte hilabeteotan; Durango eta Iruñea lotu zituen ekainaren 8ko giza katea izan da aipagarriena; 950 bat herritar joan ziren Uharte Arakilera (Nafarroa).