EHBilduren plaza irekia asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 17a

Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, EH Bilduk lehenengo plaza irekia deitu du Kultur Etxeko hitzaldi aretoan datorren urteko maiatzean ospatuko diren udal-hauteskundei begira. Bertan hitz egingo dena "programa eta zerrenda herritarra" izango dela esan dute eta gonbidapena luzatu diete herritar guztiei.

Lehen bilera honekin hasi eta aurrerago egingo dituzten plaza irekien helburua kudeaketa modu berriak "barne-mailan aplikatu eta gizarteratzea" dela adierazi dute EH Bilduko kideek: "parte-hartze prozesu zabal, garden, ireki, publiko eta demokratikoa egin nahi dugu, non legegintzaldiko balorazioa, herriko diagnostikoa, herri programa eta zerrenda osatzea izango den xedea".