"Parte hartu izan dugun eta gai hori eztabaidara eraman den Hirigintza batzorde orotan erabilera industriala izango zuen eremu bat bezala aurkeztu zitzaigun Teresategiko eremua. Beraz, aurkeztu ziren balorazio guztiak erabilera horri egokitzen ziren", zehaztu du EAJk.
EAJk gogorarazi du "oso kritikoa" izan zela bere garaian alkatetzarekin eta promotorarekin, ez zetorrelako bat biek erabaki zuten permuta sistemarekin: "Kolpe bakar batez ezabatu zituen sistema horrek Okendo eremua garatzeko lehiaketa publiko bidezko prozedurak. Hori bai, horrek ez du esan nahi bere garaian permuta hori egiteko aurkeztu ziren balorazio teknikoak zalantzan jartzen ditugunik".
"EAJtik uste dugu bidezkoa dela gauzak bere lekuan jarri eta gertakariak zehatz-mehatz azaltzea. Gu izango gara lehenengoak gure udaletxean gertatzen den legez kanpoko edozein gertakari salatzen", zehaztu dute Lasarte-Oriako jeltzaleek.