Goizeko 7ak inguruan Antton Ginea herritarra atxilotu du Guardia Zibilak Basaundin. Intxaurrondora eraman dute eta bertara joan dira senide eta lagun batzuk. Hauei azaldu zaie Gineak goizean zehar dei bat egiteko eskubidea izango duela. Antton Ginea 1997an atxilotu eta 2002ra bitartean espetxean izan zen ETAko kidea zela egotzita.
Berri agentzia ezberdinek kaleratu dutenez, Inaxio Uriaren arrebari "mehatxuzko tonoan" sakelako mezu bat bidaltzearen ondorioz etor daiteke atxiloketa.
Arratsaleko lehen orduan aske geratu da.