Ibilbideen egunean jende ugari

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 12a

Buruntzaldeako Ibilbideen VII. edizioa ospatu da gaur eta goizeko eguraldia lagun, asko izan dira parte hartzera animatu diren herritarrak. Eskualdeko herrien artean bost ibilbidea zeuden aukeran eta hauen nondik-norakoak azaltzeko kontrol mahai ezberdinak kokatu dira, gurean Elizatze plazan. Ostadar SKTko kideek hitzordua egin dute bertan eta herritik Andoainerako ibilbidea euren laguntzarekin egiteko aukera eskaini diete herritarrei.

Eguraldi ona lagun asko izan dira gaur Buruntzaldeako ibilbideen egunean parte hartzera animatu direnak. Ohi bezala bost ibilbide egiteko aukera izan da goiz osoan zehar. Hauen inguruko argibideak emateko herri bakoitzean kontrol mahaiak egon dira eta mapak izan dituzte eskuragarri herritarrek. Horretaz gain, herrien arteko ibilbideak kolore ezberdinekin bereiztuta daudela gogoratu dute eta kolore hauetako seinaleak jarraitzea besterik ez dutela azaldu zaie herritarrei.  Kontrol gune hauetan etapa osatzen zutenei zigilua jarri eta fruta eskaini zaie ere indarrak hartzeko. 

Ibilbideen artean zailtasun eta luzeera ezberdinekoak egin ahal izan dira eta horregatik adin guztietako jendea ikusi da bakoitza bere erritmoan ibilbideei ekiten. Lagun talde askorentzat helburua Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain eta Urnieta lotzen dituen bide luzea egitea izan da. 

Kuadrilla askok aipatzen zutenez, iganderoko paseoaren norantza aldatu dute gaurkoan Ibilbideen eguna aitzaki hartuta. Halako ekimenak inguruko herri eta paisaiak ezagutzeko parada eskaintzen dutela azpimarratu dute baita ibilbide hauek beti hor daudela gogoratuta ere.

Ostadarreko mendi saileko kideak gidari
Bestalde, Lasarte-Oria eta Andoain arteko bidea egin dute hainbat herritarrek Ostadar mendi saileko kideak gidari izanda. Denera hiru ordu inguruko ibilbidea egin dute baina zailtasun handirik gabekoa.