Nortasuna lantzeko ipuin irakurketa berezia Amaraun ludotekan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 13a

Euren nortasuna lantzeko aukera izango dute HH3 eta HH4ko haurrek, urriaren 21ean, Amaraun ludotekan. 'Nolakoa naiz ni?' ipuin irakurketa berezia antolatu dute. Horrez gain, asmakizunak, abestiak eta poesiak ere baliatuko dituzte, saiora etortzen diren haurrekin nortasuna lantzeko. 
Ordubeteko saioa izango da urriaren 21ean ludotekan burutuko dena. Arratsaldeko 17:45ean hasiko da, eta 18:45ean bukatu. Saiora joan aurretik, interesa dutenek izena eman beharko dute. Horretarako, hiru bide emango dituzte antolatzaileek: Ttakuneko bulegora joan ahalko dute, 943 37 14 48 telefonora deitu dezakete edo aisia@ttakun.com-era idatzi.