AEKren ikastaroetan lekua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 13a

Hasi dira aurtengo ikasturteko euskara ikastaroak Muntteri-AEK euskaltegian. '0.urratsa' egiten ari direnek 9:00etatik 13:00etara ari dira klaseak ematen goizez, eta 18:30etati 20:30etara arratsaldez. 2. eta 7. urratsa egiten ari direnek goizez dituzte klaseak, 9:30etatik 11:45etara. 3. urratsekoak berriz arratsaldez ari dira, 18:30etatik 20:30etara. EGA ziurtagiria eskuratzeko azterketa prestatzen ari direnak ere arratsaldetan joaten dira  Muntteri-AEK euskaltegira, 17:00etan. Klaseak handik bi ordu eta erdira bukatzen dituzte, arratsaldeko zazpi terdietan. Talde hauetan, batez ere hastapenekoetan oraindik kide berriak onartzen dituztela aipatu dute Muntteritik eta beraz, herritarrak euskara ikastera animatzen dituzte.