Gai zerrenda zabala izango da Udaletxeko pleno aretoan. Hasteko, 2014. urterako Lanpostuen Zerrendaz eta Zerbitzu Sozialen arduradun lanpostuaren derrigortasun-datari buruzko legezko zuzenketaz hitz egingo da. Bilduk bi mozio aurkeztuko ditu: Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzkoa bata eta liburu maileguarengatik liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uzteko proposamena bestea. Sozialistek berriz, Antonio Mercero espazioari buruzko mozioa aurkeztuko du. Amaieran, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute ohi bezala.