Etorkinak eta mugak hizpide gaur Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 14a

Etorkinen pastolaltzak, Caritas eta Udalaren laguntzarekin, bi hitzaldi antolatu ditu gaur urriak 14, asteartea, Manuel Lekuona kultur-etxean. Lehenengo hitzaldia "Migrazio pastorala itsasarteko pasabidean: bi ertzen artean zubiak eraiki nahian" eta bigarrena berriz, "Migrazioen mugaren beste aldean: Afrikatik garrasika". Lehenengoan, hizlaria izango da Gabriel Delgado, Cadiz eta Ceutako migrazio pastoraleko kidea eta bigarrenean, Esteban Velazquez Tanger eta Nadorreko Migrazio pastoraleko kidea arituko da.

Hitzaldiak 19:00etan hasiko dira eta honetan parte hartzera deitzen dute sustatzaileek.