Ostadar SKTk urtero antolatzen duen Krosaren inguruan hitzarmena sinatu dute Ostadarreko lehendakari Imanol Bardajik eta herriko alkate Pablo Barriok. 18:00etan sinatu dute Tratu on bat bultzatzeko hitzarmena, Ostadar SKTk Geltoki kalean daukan lokalean.
Hiru ardatz
Gaur arratsaldean sinatu den hitzarmena hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:
"1.- Ostadar Saiarre Kirol Taldeak antolatzen duen Lasarte-Oria BAI krosak, udalerrian antolatzen den urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bezala, ekonomikoki oso eragin positiboa duela uste dugu. Alde batetik, egunean bertan gure ostalaritzari onura ugari ekartzen dizkiolako eta bestetik etorri ohi diren bisitariei gure udalerria ezagutarazteko funtzioa betetzen duelako.
2.- Bestetik, Ostadar Saiarre Kirol Taldeak Udalerriko hirugarren sektorearen mesedetan sorturiko Tratu on bat markarekin bat egiteak marka honen zabalpenean eta indartzean pauso bat gehiago suposatzen du. Gainera Lasarte-Oria BAI krosari dagokionean bere zabalkunderako eremu oso egokia da eta elkarlan hau, Udalaren aldetik krosa indartzeko esfortzua eginez eta Ostadarren aldetik berriz marka bultzatuz, garrantzitsua eta estrategikoa da.
3.- Esan bezala, Ostadar Saiarre Kirol Taldea ekonomia Sozialarekin identifikatzen dugun erakundea da. Helburu sozialak ditu eta tokiko ekonomia sustatzen dute elkartearen aktibitate eta ekimenek. Lasarte-Orian bete gabeko premiei erantzuten die, lana sortzen du, udalerriko giroan eragin positiboa du eta gainera irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Guzti hauek noski, Udaletik sustatu nahi ditugun ezaugarri sozioekonomikoak dira".