Kontzertua eskainiko du bihar Zero Sette akordeoi orkestrak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urr. 17a, 11:24

Sasoetako Jaizkibel enparantzan bere Jai Band Street bertsioko saioa hemango du Zero Sette Akordeoi Orkestrak bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Saio hauek musika kalera ateratzeko ideiarekin jarri ditu martxan aurtengo udaran. Lehendabizikoa ekainen izan zen Okendon, gero Zumaburu eta Basaundi auzotan egin zituzten emanaldiak eta printzipioz aurtengo azkena Sasoetan izango da.