Kapsulak emanaldia Markeliñeren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 4a

Markeliñe konpaiak haur eta familientzat prestatutako “Kapsulak” antzerkia eskaini du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean. Ia ordubete iraun duen emanaldia izan da, kontzertu eta antzerkiaren arteko zerbait, edo beste modu batera esanda, zuzeneko musika, ikus-entzunezko proiekzioiak eta antzerki ukitua izan dituen obra aurkeztu dute lasarteoriatarren aurrean.

Zuzeneko musikari dagokionez, ahotsak, baxuak, bateriak eta kitarrak eman diote indarra oholtza gaineko eszenografiari. Ikus-entzule txikiekin komunikatzeko poesia puntua izan dute letrek, baina aldi berean baita rock-folk ukitua ere, ikuskizunari bizitasuna emateko.
Gurasoentzat berriz, haurtzaroko txoko sekretu eta ia ahaztuak azaleratzeko prestatutako ikuskizuna izan da Samfaina de Colors talde kataluniarrak eta Markeliñek elkarlanean sortutakoa.