Inauterietako gaia erabakitzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 6a

Martxan jarri du Udalak datorren urteko Inauterietako gaia erabakitzeko prozesua. Eskuorriak banatuko dizkiete herritarrei. Orri horietan gai bat idatzi beharko da, eta edozein udal eraikinetara eraman. Urriaren 26ra arte jasoko dituzte proposamenak. Traola bat ere jarri dute martxan: #mozorro15.