Aste honetan eman diote jubilatuek amaiera Nagusien Omenaldi arrakastatsuari. Astelehenean Molestias Clownicasen antzezlanaz gozatu ahal izan zuten herriko helduenek Manuel Lekuona kultur-etxean. Asteartean berriz, eurek hartu zuten protagonismoa eta ohi bezala, sasoitsu daudela erakutsi zuten.
Okendo plaza bete zuten ikasturtean zehar gimnasia eta lerro dantza saioetan egiten duten lana erakusteko.
Omenaldia eta jai amaiera
Asteazkena izan zen egitarauko azken eguna. Amalurreko txistularien doinuek lagunduta kalejiran joan ziren Biyak Baten egoitzatik Brigitarren komenturaino. Bertan meza entzun zuten eta ondoren egin zuten luntxarekin bukatu zuten goiza.
Arratsaldean, 23 bikote omendu zituzten ezkondu zirela 50 urte bete dituztelako aurten.
Hauek opariak jaso zituzten Lasarte-Oriako udala eta Biyak Bat egoitzaren partez. Pablo Barrio alkatea izan zen besteak beste, oparien banaketan. Adela Mansok ere, poema bat eskaini zien bikote guztiei. Zumaburuko elizan egin zuten familia argazki dotorea eta ostean jaiaz gozatzeko aukera izan zuten zaharren egoitzan, merienda eta dantzaldiarekin.
Bukatzeko, egoitzako bandera jaitsierarekin amaitutzat eman zituzten aste osoko ospakizunak.
Balorazio positiboa
Astearekin gustura azaldu ziren Biyak Bateko antolatzaileak. Bereziki, pozik agertzen zen Exiquio Perez egoitzako lehendakaria. Honen hitzetan, ekintza guztietan parte hartzea ona izan da eta guztiek harrera beroa izan dute nagusien aldetik.
Aurtengo Nagusien Omenaldiak eman duena iruditan ikusteko, joan argazki galeriara.