Amodiozko gutunen lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 3a

Amodiozko gutunen XXIII. edizioa martxan jarri du Bergarako Jardun elkarteak. Lehiaketa honetan 2000an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake. Baldintzei dagokienez, lan guztiak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute eta gutun forma izan, besteak beste. Oinarriak eta sarien inguruko informazio guztia www.jardun.org helbidean dago. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 7a da eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.